Kontsulta-diseinua
Kontsultaren diseinu-ikuspegiak datu-baseko kontsultak sortzeko eta editatzeko aukera ematen dizu.

Datu-base gehienek datu-baseko taulak iragazteko edo ordenatzeko erabiltzen dituzte kontsultak ordenagailuan erregistroak bistaratzeko. Ikuspegiek kontsulten funtzionalitate bera eskaintzen dute, baina zerbitzariaren aldetik. Datu-basea ikuspegiak onartzen dituen zerbitzari batean badago, ikuspegiak zerbitzariko erregistroak iragazteko erabil ditzakezu bistaratze-denbora azkartzeko.

Datu-baseko dokumentu baten Taulak fitxako Sortu ikuspegia komandoa hautatzen baduzu, Ikuspegi-diseinua leihoa ikusiko da. Leiho hori hemen azaldutako Kontsulta-diseinua leihoaren antzekoa da.
'Kontsulta-diseinua' leihoaren diseinua sortutako kontsulta batekin gordetzen da, baina ezin da sortutako ikuspegi batekin gorde.
Diseinu-ikuspegia
Kontsulta bat sortzeko, egin klik datu-baseko dokumentu baten Kontsultak ikonoan, eta gero, sakatu Sortu kontsulta diseinu-ikuspegian.
Diseinu-ikuspegiaren beheko panelean kontsulta definitzen da. Kontsulta definitzeko, zehaztu datu-basetik erabiliko diren eremu-izenak, bai eta eremuak bistaratzeko irizpidea ere. Diseinu-ikuspegiko beheko panelean zutabeak berrantolatzeko, arrastatu zutabeen goiburukoak kokaleku berri batera, eta hautatu zutabea eta sakatu ⌘Ctrl+gezi-tekla.
Diseinu-ikuspegia leihoaren goialdean, Kontsulta-diseinua barrako eta Diseinua barrako ikonoak bistaratzen dira.
Kontsulta bat probatu nahi baduzu, egin klik bikoitza datu-baseko dokumentuko kontsulta-izenean. Kontsultaren emaitza datu-iturburuaren ikuspegiaren antzeko taulan bistaratzen da. Oharra: bistaratutako taula behin-behinekoa da.
Kontsultaren diseinu-ikuspegiko teklak
Tekla |
Funtzioa |
F4 |
Aurrebista |
F5 |
Exekutatu kontsulta |
F7 |
Gehitu taula edo kontsulta |
Arakatu
Kontsulta-diseinua lehen aldiz irekitzen denean, elkarrizketa-koadro bat agertzen da, kontsulta berriaren oinarria izango den taula edo kontsulta hautatzeko.
Egin klik bikoitza kontsultari gehitu beharreko eremuetan. Erlazioak definitzeko, arrastatu eta jaregin.

Kontsulta diseinatzean ezingo dituzu hautatutako taulak aldatu.
Kendu taulak
Taula diseinu-ikuspegitik kentzeko, egin klik taula-leihoaren goiko ertzean eta ireki laster-menua. Ezabatu komandoa erabil dezakezu taula diseinu-ikuspegitik kentzeko. Beste aukera bat Ezabatu tekla sakatzea da.
Lekuz aldatu taula eta aldatu bere tamaina
Zure hobespenen arabera, tamainaz aldatu eta antolatu egin ditzakezu taulak. Taulak lekuz aldatzeko, arrastatu goiko ertza nahi duzun kokalekura. Handitu edo txikitu taularen tamaina saguaren kurtsorea ertzean edo izkinan kokatuz, eta ondoren, arrastatu taula nahi duzun tamaina eman arte.
Taulen arteko erlazioak
Taula bateko eremu-izenaren eta beste taula bateko eremu-izenaren artean erlazioa baldin badago, erlazio hori kontsultarako erabil dezakezu.
Adibidez, artikuluentzako kalkulu-orri bat baduzu eta artikulu bakoitza artikulu-zenbaki baten bidez identifikatuta badago, eta bezeroentzako beste kalkulu-orri bat baduzu eta bertan bezeroak eskatutako artikulu guztiak artikulu-zenbakiaren bidez erregistratzen badituzu, erlazioa egongo da bi tauletako "artikulu-zenbakia" datu-eremuen artean. Orain bezero batek eskatutako artikulu guztiak itzuliko dituen kontsulta sortu nahi baduzu, informazioa bi kalkulu-orrietatik berreskuratu behar duzu. Horretarako, bi kalkulu-orrietako datuen artean zein erlazio dagoen esan behar diozu LibreOffice aplikazioari.
Horretarako, egin klik taulako eremu-izen batean (adibidez, bezeroen taulako "Elementu-zenbakia" eremu-izenean), sakatuta eduki saguaren botoia eta arrastatu eremu-izena beste taulako eremu-izenera (elementuen taulako "Elementu-zenbakia"). Saguaren botoia askatutakoan, bi eremuak lotzen dituen marra ikusiko duzu bi leihoetan. Lortzen den SQL kontsultan ondorengo baldintza sartzen da: bi eremu-izenek eduki bera eduki behar dute.
Erlazionatutako hainbat orritan oinarritutako kontsulta sortzeko, LibreOffice erabili behar duzu interfaze gisa datu-base erlazionala sortzeko.

Kontsulta batean, taulak ezin dituzu datu-base bat baino gehiagotatik atzitu. Hainbat taula dituen kontsulta datu-base baten barnean bakarrik sor daiteke.
Esteka mota zehaztea
Estekatutako bi eremu lotzen dituen marran klik bikoitza egiten baduzu edo Txertatu - Erlazio berria menu-komandoari deitzen badiozu, esteka mota zehaztu dezakezu Erlazioak elkarrizketa-koadroan.
Beste aukera bat hau da: sakatu tabulazio-tekla lotura-bektorea hautatu arte (handituta bistaratzen da), ondoren, sakatu Shift+F10 laster-menua bistaratzeko, eta gero, aukeratu Editatu komandoa.
Erlazioak ezabatzea
Bi taularen arteko erlazioa ezabatzeko, egin klik lotura-marran eta sakatu Ezabatu tekla.
Beste aukera bat hau da: ezabatu dagozkion sarrerak Erlazioak elkarrizketa-koadroko Hartzen diren eremuak aukeratik. Edo sakatu tabulazio-tekla lotura-bektorea nabarmenduta bistaratu arte, sakatu Shift+F10 laster-menua irekitzeko eta hautatu Ezabatu komandoa.
Kontsulta zehaztea
Hautatu kontsulta definitzeko baldintzak. Diseinu-taulako zutabe guztiek kontsultarako datu-eremua onartzen dute. Errenkada bateko baldintzak ETA boolearraren bidez estekatuko dira.
Zehaztu eremu-izena
Aurrena, hautatu kontsultari gehitu nahi dizkiozun tauletako eremu-izen guztiak. Hori arrastatu eta jareginen bidez egin dezakezu. Bestela, egin klik bi aldiz taularen leihoko eremu-izen batean. Arrastatu eta jaregin metodoaren bidez, sagua erabili eremu-izena taula-leihotik kontsulta-diseinuaren beheko areara arrastatzeko. Hori egitean, eremua zein zutaberi gehitu nahi diozun erabaki dezakezu. Eremu-izena hautatzeko, egin klik bikoitza. Orduan, hurrengo zutabe libreari gehituko zaio.
Eremu-izenak ezabatzea
Kontsultatik eremu-izen bat kentzeko, egin klik eremuko zutabearen goiburukoan eta aukeratu laster-menuko Ezabatu komandoa.
Gorde kontsulta
Erabili barra estandarreko Gorde ikonoa kontsulta gordetzeko. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da eta hor kontsultaren izena idazteko eskatuko zaizu. Datu-baseak eskemak onartzen baditu, eskema bat ere sar dezakezu.
Eskema
Idatzi kontsultari edo taula-ikuspegiari esleitutako eskemaren izena.
Kontsultaren edo taula-ikuspegiaren izena
Idatzi kontsultaren edo taula-ikuspegiaren izena.
Datuak iragaztea
Kontsultarako datuak iragazteko, ezarri nahi dituzun hobespenak diseinu-ikuspegiaren beheko arean. Ondorengo errenkadak dituzu erabilgarri:
Eremua
Idatzi hemen datu-eremuaren izena. Eremu horri kontsultan erreferentzia egingo diozu. Beheko errenkadetan egindako ezarpen guztiek eremu horri egiten diote erreferentzia. Klik eginez gelaxka bat aktibatzen baduzu, gezi-botoia ikusiko duzu, eta horrek eremua hautatzeko aukera ematen dizu. "Taularen izena.*" aukerak datu-eremu guztiak hautatzen ditu eta irizpide horrek taulako eremu guztientzat balio du.
Aliasa
Aliasa zehazten du. Aliasa eremu-izenaren ordez erakutsiko da kontsultan. Hala, erabiltzaileak definitutako zutabe-etiketak erabil daitezke. Adibidez, datu-eremuaren izena PtNo bada eta horren ordez kontsultan PartNum agertzea nahi baduzu, sartu PartNum alias gisa.
SQL instrukzioan aliasak honela definitzen dira:
SELECT column AS alias FROM table.
Adibidez:
SELECT "PtNo" AS "PartNum" FROM "Parts"
Taula
Hautatutako datu-eremuari dagokion datu-baseko taula hemen azaltzen da. Klik eginez gelaxka bat aktibatzen baduzu, gezia agertuko da, eta horren bidez uneko kontsultaren beste taula bat hauta dezakezu.
Ordenatu
Gelaxkan klik egiten baduzu, ordenatzeko aukera hauetako bat hauta dezakezu: gorantz, beherantz eta ez ordenatu. Testu-eremuak alfabetikoki ordenatuko dira (Atik Zra) eta zenbakizko eremuak zenbakien bidez (0tik 9ra). Datu-base gehienetan administratzaileek ezar ditzakete ordenatze-aukerak.
Ikusgai
Datu-eremu batentzat Ikusgai propietatea markatzen baduzu, eremu hori ikusgai egongo da kontsultan. Datu-eremua baldintza formulatzeko bakarrik erabiltzen baduzu, ez duzu derrigorrez erakutsi behar.
Irizpideak
Datu-eremuaren edukia zein irizpideren arabera iragazi behar den zehazten du.
or
Hemen, iragazteko irizpide gehigarri bat sar dezakezu errenkada bakoitzean. Zutabe bateko irizpideak OR erlazioaren bidez lotuko dira.
Errenkadako goiburukoen laster-menua ere erabil dezakezu kontsulta-diseinuko beheko arean beste errenkada bat txertatzeko funtzioentzat:
Funtzioak
Hemen exekuta ditzakezun funtzioak datu-basearen mende daude.
HSQL datu-basearekin lan egiten baduzu, Funtzioa errenkadako zerrenda-koadroak aukera hauek eskaintzen dizkizu:
Aukera |
SQL |
Efektua |
Funtziorik ez |
Ez da funtziorik exekutatuko. |
|
Batezbestekoa |
AVG |
Eremuen batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen du. |
Kopurua |
COUNT |
Taulako erregistro kopurua zehazten du. Eremu hutsak konta daitezke (a) edo ez (b). a) COUNT(*): argumentu gisa izartxoa sartzen bada, taulako erregistro guztiak kontatzen dira. b) COUNT(column): argumentu gisa eremu-izena sartzen bada, balioa duten eremu-izenak dituzten eremuak bakarrik kontatuko dira. Zero balioak (eremu hutsak) ez dira kontatuko. |
Maximoa |
MAX |
Eremu baten baliorik altuena zehazten du. |
Minimoa |
MIN |
Eremu baten baliorik baxuena zehazten du. |
Batura |
SUM |
Eremuekin erlazionatutako balioen batura kalkulatzen du. |
Elkartu |
GROUP BY |
Kontsultako datuak hautatutako eremu-izenaren arabera elkartzen ditu. Funtzioak ere zehaztutako taldeen arabera exekutatzen dira. SQLn aukera hau GROUP BY klausulari dagokio. Irizpide bat gehitzen bada, sarrera hau SQL HAVINGen agertuko da. |
Funtzioak zuzenean SQL instrukzioan ere sar daitezke. Sintaxia honako hau da:
SELECT FUNCTION(column) FROM table.
Adibidez, SQLn batura kalkulatzeko funtzioa honako hau da:
SELECT SUM("Prezioa") FROM "Artikulua".
Taldea funtzioari izan ezik, goian aipatutako beste funtzio guztiei agregazio-funtzio deitzen zaie. Funtzio horiek datuak kalkulatzen dituzte, emaitzetatik abiatuz laburpenak sortzeko. Zerrenda-koadroan agertzen ez diren funtzio gehigarriak ere erabilgarri egon daitezke. Hori erabiltzen den datu-base sistemaren araberakoa izango da, bai eta Base aplikazioko kontrolatzailearen uneko egoeraren araberakoa ere.
Zerrenda-koadroan agertzen ez diren beste funtzio batzuk erabiltzeko, Eremua aukeran adierazi behar dituzu.
Funtzioei aliasak esleitu diezazkiekezu. Kontsulta zutabearen goiburukoan bistaratzen ez bada, idatzi nahi duzun izena Alias aukeran.
SQL instrukzioan dagokion funtzioa honako hau da:
SELECT FUNCTION() AS alias FROM table
Adibidea:
SELECT COUNT(*) AS count FROM "Elementua"

Funtzio hau exekutatzen baduzu, ezingo duzu zutabe gehigarririk txertatu kontsultan, betiere zutabe horiei "Elkartu" funtzioa aplikatzen ez bazaie.
Adibideak
Ondorengo adibidean, kontsulta bi taulen bidez exekutatzen da: "Elementu-zk." eremua duen "Elementua" taula eta "Hornitzaile-izena" eremua duen "Hornitzaileak" taula. Gainera, bi taulek "Hornitzaile-zk." deituriko eremua dute.
Ondorengo urratsak beharrezkoak dira hiru elementu baino gehiago banatzen dituzten hornitzaileak dituen kontsulta sortzeko.
-
Txertatu "Elementua" eta "Hornitzaileak" taulak kontsulta-diseinuan.
-
Estekatu bi tauletako "Hornitzaile-zk." eremuak, mota horretako erlaziorik lehendik ez badago.
-
Egin klik bikoitza "Elementua" taulako "Elementu-zk." eremuan. Bistaratu Funtzioa errenkada laster-menuaren bidez eta hautatu Count funtzioa.
-
Sartu >3 irizpide gisa eta desgaitu Ikusgai eremua.
-
Egin klik bikoitza "Hornitzaileak" taulako "Hornitzaile-izena" eremuan eta aukeratu Group funtzioa.
-
Exekutatu kontsulta.
"Elementua" taulan "prezioa" (artikulu baten prezioa) eta "Hornitzaile-zk." (artikuluaren hornitzailea) eremuak baldin badaude, hornitzaileak banatutako elementuaren batez besteko prezioa lor dezakezu ondorengo kontsultaren bidez:
-
Txertatu "Elementua" taula kontsulta-diseinuan.
-
Egin klik bikoitza "Prezioa" eta "Hornitzaile-zk." eremuetan.
-
Gaitu Funtzioa errenkada eta hautatu Average funtzioa "Prezioa" eremuan.
-
Alias-izenaren errenkadan ere sar dezakezu "Batezbestekoa" (komatxorik gabe).
-
Aukeratu Elkartu "Hornitzaile-zk." eremuan.
-
Exekutatu kontsulta.
Laster-menuko ondorengo komandoak eta ikurrak daude erabilgarri:
Funtzioak
Errenkadak erakutsi edo ezkutatzen ditu funtzioak hautatzeko.
Taularen izena
Taularen izenaren errenkada erakutsi edo ezkutatzen du.
Aliasa
Aliasaren errenkada erakutsi edo ezkutatzen du.
Balio unibokoak
Kontsultari balio unibokoak bakarrik aplikatzen dizkio. Hautatutako eremuetan hainbat aldiz agertzen diren datuak dituzten erregistroei aplikatzen zaie hori. Balio unibokoak komandoa aktibatuta badago, erregistro bakarra ikusiko duzu kontsultan (DISTINCT). Bestela, kontsulta-irizpideari dagozkion erregistro guztiak ikusiko dituzu (ALL).
Adibidez, "Agirre" abizena hainbat aldiz agertzen bada helbideen datu-basean, Balio unibokoak komandoa hauta dezakezu kontsultan "Agirre" abizena behin bakarrik agertuko dela zehazteko.
Hainbat eremu dituen kontsultaren kasuan, eremu guztietako balioen konbinazioak unibokoa izan behar du, horrela emaitza erregistro jakin batean oinarrituz osatu ahal izango da. Adibidez, "Donostiako Agirre" behin agertzen da helbide-liburuan, eta "Bilboko Agirre" bitan. Balio unibokoak komandoaren bidez, kontsultak "deitura" eta "herria" eremuak erabiliko ditu eta honako emaitza itzuliko du: "Donostiako Agirre" behin eta "Bilboko Agirre" behin.
SQLn, komando hori DISTINCT predikatuari dagokio.
Limitea
Kontsultak ematen duen erregistro kopurua maximizatzea ahalbidetzen du.
Muga bat gehitzen bada, zehazten duzun kopuruaren adina errenkada eskuratuko duzu. Bestela, kontsulta-irizpideari dagozkion erregistro guztiak ikusiko dituzu.
Iragazki-baldintzak formulatzea
Hainbat eragile eta komando dituzu erabilgarri iragazki-baldintzak formulatzeko. Eragile erlazionalez gain, SQL komandoak daude. Horiek datu-basearen eremuen edukia kontsultatzen dute. LibreOffice sintaxian komando horiek erabiltzen badituzu, LibreOffice aplikazioak komando horiek automatikoki SQL sintaxi bilakatuko ditu. SQL komandoa zuzenean ere sar dezakezu. Ondorengo taulek eragileen eta komandoen ikuspegi orokorra eskaintzen dizute:
Eragilea |
Esanahia |
Baldintza beteko da, betiere... |
= |
berdin |
... eremuaren edukia zehaztutako adierazpenaren berdina bada. = eragilea ez da bistaratuko kontsulta-eremuetan. Balioa eragilerik gabe sartzen baduzu, = eragilea automatikoki hartuko da. |
<> |
ez da berdina |
... eremuko edukia ez badagokio zehaztutako adierazpenari. |
> |
hau baino handiagoa da |
... eremuaren edukia zehaztutako adierazpena baino handiagoa bada. |
< |
hau baino txikiagoa da |
... eremuaren edukia zehaztutako adierazpena baino txikiagoa bada. |
>= |
hau baino handiagoa edo berdina da |
... eremuaren edukia zehaztutako adierazpena baino handiagoa edo berdina bada. |
<= |
hau baino txikiagoa edo berdina da |
... eremuaren edukia zehaztutako adierazpena baino txikiagoa edo berdina bada. |
Adibideak
=' andrea' |
" andrea" edukia duten eremu-izenak erakusten ditu |
<'2001-01-10' |
2001eko urtarrilaren 10a baino lehen izan ziren datak itzultzen ditu |
LIKE 'bain?' |
"baina" eta "bainu" edukia duten eremu-izenak erakusten ditu. |
LIKE 'S*' |
"Sun" gisako edukia duten datu-eremuak erakusten ditu. |
BETWEEN 10 AND 20 |
10 eta 20 bitarteko balioak dituzten eremu-izenak erakusten ditu. (Eremuak testu-eremuak edo zenbaki-eremuak izan daitezke). |
IN (1; 3; 5; 7) |
1, 3, 5, 7 balioak dituzten eremu-izenak erakusten ditu. Eremu-izenak zenbakia baldin badu, zehaztutako zenbakia duen elementua itzultzen duen kontsulta sor dezakezu. |
NOT IN ('Agirre') |
"Agirre" ez duen eremu-izena itzultzen du. |
Like ihes-sekuentzia: {escape 'escape-character'}
Adibidea: select * from Item where ItemName like 'The *%' {escape '*'}
Adibideak sarrera guztiak emango dizkizu, non elementu-izena 'The *' bidez hasten den. Horrek esan nahi du bilaketa karaktere bidez ere egin daitekeela, normalean leku-marka gisa interpretatuko liratekeenak, adibidez, *, ?, _, % edo puntua.
Outer Join ihes-sekuentzia: {oj outer-join}
Adibidea: select Article.* from {oj item LEFT OUTER JOIN orders ON item.no=orders.ANR}
Testu-eremuak kontsultatzea
Testu-koadroen edukia kontsultatzeko, adierazpena komatxo bakunen artean ipini behar duzu. Maiuskula eta minuskulen arteko bereizketa datu-basearen arabera egongo da. LIKE komandoak, lehenespenez, maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu (hala ere, datu-base batzuek ez dute hain zorrotz ikusten).
Data-eremuak kontsultatzea
Data-eremuak #Date# modura adierazten dira, datak direla argi gera dadin. Baldintzetan erabilitako data, ordua eta data/ordua konstanteak (literalak) SQL Escape Syntax motakoak edo SQL2 Syntax mota lehenetsikoak izan daitezke.
Data motako elementua |
SQL Escape syntax #1 - zaharkituta egon daiteke |
SQL Escape syntax #2 |
SQL2 syntax |
Data |
{D'YYYY-MM-DD'} |
{d 'YYYY-MM-DD'} |
'YYYY-MM-DD' |
Ordua |
{D'HH:MM:SS'} |
{t 'HH:MI:SS[.SS]'} |
'HH:MI:SS[.SS]' |
DataOrdua |
{D'YYYY-MM-DD HH:MM:SS'} |
{ts 'YYYY-MM-DD HH:MI:SS[.SS]'} |
'YYYY-MM-DD HH:MI:SS[.SS]' |
Adibidea: select {d '1999-12-31'} from world.years
Adibidea: select * from niretaula where urteak='1999-12-31'
Data-adierazpen guztiek (literalak) komatxo bakunekin inguratuta egon behar dute. Begiratu erabiltzen ari zaren datu-base eta konektore mota bakoitzaren erreferentzia, xehetasun gehiagorako.
Bai/Ez eremuak kontsultatzea
Bai/Ez eremuak kontsultatzeko, erabili ondorengo sintaxia dBASE tauletan:
Egoera |
Kontsulta-irizpidea |
Adibidea |
Yes |
dBASE tauletan: emandako balioaren berdina ez dena |
=1 adierazpenak erregistro guztiak itzultzen ditu, non Bai/Ez eremuak "Yes" edo "On" egoera (beltzez hautatuta) duen, |
No |
. |
=0 adierazpenak erregistro guztiak itzultzen ditu, non Bai/Ez eremuak "No" edo "Off" egoera (hautatu gabe) duen. |
Null |
IS NULL |
IS NULL adierazpenak erregistro guztiak itzultzen ditu, non Bai/Ez eremuak ez duen ez Yes ez No egoerarik (grisez hautatuta). |

Sintaxia erabiliko den datu-basearen sistemaren arabera dago. Kontuan izan Bai/Ez eremuak beste modu batean ere zehaztu daitezkeela (2 egoera soilik 3ren ordez).
Parametro-kontsultak
Parametro-kontsulten bidez, erabiltzaileak exekuzio-denboran sar ditzake balioak. Balio horiek, bistaratuko diren erregistroen hautapen-irizpideetan erabiliko dira. Balio horietako bakoitzak parametro-izen bat dauka lotuta, kontsulta exekutatzen denean erabiltzaileari galdetzeko erabiliko dena.
Parametro-izenaren aurretik bi puntu doaz, kontsultaren diseinu-ikuspegian zein SQL ikuspegian. Hori, balio bat ager daitekeen edozein tokitan erabil daiteke. Balio bera behin baino gehiagotan agertzen bada kontsultan, parametro-izen bera erabiliko da.
Kasurik sinpleenean, erabiltzaileak berdintasunerako probatzen duen balioa sartzen duenean, parametro-izena, aurreko bi puntuak barne, 'Irizpidea' errenkadan sartzen da. SQL moduan honela idatzi daiteke: WHERE "Eremua" = :Parametro-izena

Parametro-izenek ezin dituzte honako karaktereak eduki: <space>`!"$%^*()+={}[]@'~#<>?/,. Ezin dira izan SQLk erreserbatutako dituen hitzak edo eremu-izenak. Aliasen berdinak izan daitezke.

Testu-eremu baten edukiko zatietan oinarrituta erregistroak hautatzeko modu erabilgarri bat dago: gehitu ezkutuko zutabe bat "LIKE '%' || :Eremuaren_zatia || '%'" irizpide gisa erabilita. Horrek bat etortze zehatza duten erregistroak hautatuko ditu. Maiuskulak eta minuskulak kontuan izango ez dituen proba bat nahi bada, LIKE LOWER ( '%' || :Eremuaren_zatia || '%' ) erabili daiteke irizpide gisa. Kontuan izan zuriuneak garrantzitsuak direla irizpidean; sartzen ez badira, SQL analizatzaileak ulertuko du irizpide osoa kate bakarra dela. SQL moduan honela idatzi beharko litzateke: LOWER ( "Eremu-izena" ) LIKE LOWER ( '%' || :Eremuaren_zatia || '%' ).
Parametro-kontsultak azpinprimakietarako datu-iturburu gisa erabili daitezke, erabiltzaileak bistaratzen diren erregistroak mugatu ahal dezan.
Parametro-sarrera
Parametro-sarrera elkarrizketa-koadroan, erabiltzaileari parametro-balioak sartzeko eskatuko zaio. Sartu balio bat kontsulta-parametro bakoitzerako eta berretsi Ados botoia sakatuta edo Enter idatzita.
Erabiltzaileak sartutako balioek SQLk irizpide garrantzitsurako onartzen duen edozein karaktere eduki dezakete; azpiko datu-base sistemaren araberakoa izan daiteke hori.

Erabiltzaileak SQL komodin-karaktereak erabil ditzake ("%", ausazko katea, edo "_", ausazko karaktere bakarra) balioaren zati gisa, erregistroak irizpide konplexuagoen arabera atzitzeko.
SQL modua
SQLk "Structured Query Language" (Kontsulta-lengoaia egituratua) esan nahi du, eta datu-base erlazionalak eguneratzeko eta kudeatzeko argibideak ematen ditu.
LibreOffice aplikazioan, kontsulta gehienetarako, ez da beharrezkoa SQL ezagutzea, ez baituzu SQL kodea sartu behar. Kontsulta-diseinuan kontsulta bat sortzen baduzu, LibreOffice aplikazioak zure argibideak dagozkien SQL sintaxi bihurtuko ditu automatikoki. Aktibatu/Desaktibatu diseinu-ikuspegia botoiaren bidez SQL ikuspegira joaten bazara, aurrez sortutako kontsulta baten SQL komandoak ikusi ahal izango dituzu.
Kontsulta zuzenean SQL kodean formulatu dezakezu. Oharra: hala ere, kontuan izan sintaxi berezia datu-basearen sistemaren mende egongo dela.
SQL kodea eskuz sartzen baduzu, Kontsulta-diseinuko interfaze grafikoak onartzen ez dituen SQL kontsultak sor ditzakezu. Kontsulta horiek jatorrizko SQL moduan exekutatu behar dira.
SQL ikuspegiko Exekutatu SQL komandoa zuzenean ikonoan klik eginez, LibreOffice aplikazioak prozesatzen ez duen kontsulta formulatu dezakezu.